Zerdago
← Itzuli agendara
iZULOA Entsegu irekia Garazi Egiguren eta Ines Osinagarekin
MusikaDonostia Kultura

iZULOA Entsegu irekia Garazi Egiguren eta Ines Osinagarekin

2026(e)ko azaroaren 24(a), asteartea · 19:00

Intxaurrondo K.E.

Donostia, Gipuzkoa

Oharra Erakusketa aretoa Garazi Egiguren eta Ines Osinagaren iZULOA sorkuntza eszenikoaren entsegu irekia. Bertan izango dira Garazi Egiguren, Ines Osinaga, Sara Zozaya, Edorta Subijana, Eneko Galdos, Iker Gozategi, Beñat Gorroño eta Nahia Alorta. Publikoak sorkuntza-prozesua barrutik bizitzeko aukera izango du: ikuskizun bat oholtzara iritsi aurretik nola eraikitzen den ikusi, probak, errepikapenak, aldaketak eta lengoaia artistiko ezberdinen arteko elkarrizketa gertutik ezagutuz. Ez da amaitutako emanaldi bat, sorkuntza gertatzen den unea partekatzeko gonbidapena baizik. Gorputza, mugimendua, hitza, zuzeneko musika, argia eta ikus-entzunezko lengoaia uztartuz, iZULOAk ikusezin izatetik ikusgarri izaterako bidaia proposatzen du; norberaren eta aurrekoen memoria eta ahotsak berreskuratu, eta zaurgarritasunetik indarra eraikitzeko.