
AntzerkiaesKulturklik
"El ventrílocuo"
Jaime agertokian bakarrik dagoela ematen du, baina pertsonaia eta objektu ugari biziarazteko gai da. Antzezten duenean, izaki askok laguntzen digute eta gauzarik xumeenek ere hitza hartzen dute: paper zati batek, arkakuso-zirku batek edo gospela abesten duen sai arre batek. Umorea, musika eta ilusioa irudimenez beteriko ikuskizun batean uztartzen dira, ventrilokia berrasmatuz ikusleak harritu eta barre eginarazteko. Zuzendaria eta aktorea: Jaime Figueroa