Zerdago
← Itzuli agendara
Txopet + Mirotz
MusikaesKulturklik

Txopet + Mirotz

2026(e)ko abenduaren 26(a), larunbata

Centro Cultural Izaskun Arrue – Gasteiz Antzokia

Gasteiz, Araba

12 €

Abendauren 26an, Txopet eta Mirotz taldeak IAK aretoan arituko dira. Txopetek bere lekua egin du euskal musika eszenan, abestiz abesti, kilometroz kilometro eta, batez ere, kontzertuz kontzertu. Bilbotik abiatuta, Euskal Herriko plaza, areto eta gaztetxe ugari zapaldu dituzte, baita Estatuko hainbat txokotan jo ere, Bilbao BBK Live, Azkena Rock Festival edota BIME bezalako jaialdietatik igaroz. Gasteiztik datoren haize berria dugu Mirotz, Markel (bateria), Julen (baxua eta ahotsa) eta Aritzek (gitarra eta ahotsa) sortua. Taldearen oinarriak ezartzen eta lehen hegaldia aurkezten aritu dira azken hilabeteetan. Autotunedun ahotsak, gitarra eta baxu melodikoak eta bateria gogorrak gure belarrien harrapakari.