
XXI Feministaldia Eh! Txe-txe!
Oharra Gonbidapenak urriaren 26tik aurrera eskuratu ahal izango dira webgunean (ekitaldi honetako fitxan azalduko den 'erreserbatu' botoiaren bidez), Victoria Eugeniako leihatilan eta Antzoki Zaharreko leihatilan (ordutegiak). 3 gonbidapen gehienez pertsona bakoitzeko. Feministaldia 2006tik urtero Donostian egiten den kultura eta pentsamendu feministaren jaialdia da. Aurtengo markoa etxea, etxebizitza izango da eta azaroaren 3tik 7ra hainbat ekitaldi izango dira Donostiako hainbat gunetan. Antzoki Zaharreko ekitaldian honakoa izango da egitaraua: Adierazpena, Kaleko Afari Solidarioak Ama de casa, Fernanda Laguna Bertso-sorta, Maider Arregi Bombificadas, María Barrier, Samantha Hudson + Madrilgo etxebizitza kolektiboak Bronces patio, Patricia Esquivias Duintasuna pasarelan, Territorio Doméstico Eraikinak okupatzetik harago, etxe eta auzo biziak sortu. Teoriatik praktikara jauzi, Errekaleor Etxeko langile egoiliarra komunitateruntz: duintasunez bizitzeko leku bat, etxebizitza komunitarioak, Emakume Migratu Feministak Sociosanitarias Elkartuta, La Fundició Etxebizitzaren auzia Donostian: Bizilagunekin, Saretxe, Stop Deshaucios Gipuzkoa Por Los Signos, Eddi Circa "Ukabil distiratsuak gora. Horrenbeste ukabil juntu dir-dir pila bat delako dira distiratsu. Ukabilek objetu txiki eta metalezkoak indarrez eusten dituzte, airean mugitzen diren giltza distiratsu. Klinklinklin giltza pila bat ukabiletan eta zaratak dio, ehtxetxe, yavaleya, ongi bizi nahi dugu, bizitzak erdigunean nahi ditugu. Yavaleya, seimilabosteun metro karratu batek Donostian. Klinklinklin bizitzen alde eta ez merkatuaren alde. Etxe bat edukitzearen alde, etxe horretan bizi ahal izatearen alde, gure auzoetan bizitzearen alde. Klinklinklin kaleetan, hirietan, plazetan gure giltza guztiek ireki dituzten borrokaren, zarata eta distira guztien alde. Feministaldia XXI #Eh! Txe-txe!". Antolatzailea Feministaldia Laguntzailea Donostia Kultura