Zerdago
← Itzuli agendara
Popera Janus Lester taldearen film musikala
ZinemaDonostia Kultura

Popera Janus Lester taldearen film musikala

2026(e)ko azaroaren 26(a), osteguna · 20:00

Teatro Principal

Donostia, Gipuzkoa

Janus Lester musika taldearen Popera filmaren estreinaldia. Janus Lesterrek musika eta zinema elkartu ditu Poperan, bidean topatzen ditugun pertsonek gure begirada nola alda dezaketen kontatzeko. Poparen indarra, umorea eta emozioa lagun, bestelako bizitza bat elkarrekin irudikatzera gonbidatzen gaituen bidaia da. Azaroaren 26an, 20:00etan, Donostiako Antzoki Zaharrean izango dugu hura osorik ezagutzeko lehen aukera: disko osoa estreinakoz entzun eta film musikala pantaila handian ikusteko hitzordua, zuzenean ere lehen aldiz diskoko abesti bat estreinatuko da. Popera. Euskal Herria. 50 min Zuzendaritza: Aitor Aranguren. Sormen zuzendaritza: Jokin Pinatxo eta Edurne Azkarate. Ikus-entzunezko ekoizpena: Muga.