
Liburu-aurkezpena: "Joateko ere aske" (Koldo Anasagasti, Xabier Euzkitze)
2026(e)ko azaroaren 12(a), osteguna
Salón de actos KMK (Convento de Santa Teresa)
Donostia, Gipuzkoa
Gratis
Betagarri Liburuak-ek antolatutako liburu aurkezpena: Joateko ere aske 2026ko abenduak 20. Iruñeko Nafarroa Arena aretoan ari dira Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren XIX. edizioaren finala jokatzen. Egun osoan lan aparta egin ondoren, buruz buruko azken ariketan eginiko performance apurtzaile batek eman dio txapela Lena Urbistondo bizkaitar gazteari. Handik hilabetera, txapelduna arrastorik utzi gabe desagertu da. Inork ez daki zer gertatu den, hedabideetan, sareetan zein kalean denetariko hipotesiak zabaldu dira. Ertzaintzak hipotesi bakoitza sakon ikertzen dihardu –bere borondatez desagertzea, bahiketa, hilketa, istripua...–, senitartekoen eta adiskideen laguntzaz. Ez dago aurrerapenik. Alabaina, ezezagun batek EHko Bertsozale Elkartera bidalitako pendrive batek dena iraulkatu du. Bi bertso dira. Zantzu berrien argitan, bertsoetan ezkutatutako mezu zifratuetako indormazioa lagun, txapelduna onik aurkitzeko lasterketa itogarriari ekin diote. Koldo Anasagasti ekonomilaria da, baina bere lan-bizitza ikus-entzunezkoen sektorean garatu du. ETB eta Donostiako Zinemaldiaren zuzendaria izan ondoren, bere telebista-ekoizpeneko enpresak sortu zituen, baita ordezkaritza artistikoko agentzia ere. Orain erretiratua dago, liburu ugari idatzi ditu. Xabier Peritz Mendizabal, Euzkitze , bertsolaria eta komunikatzailea da. Bertsolaritzan gazte-gazterik hasi zen, baina 32 urterekin utzi zituen plazak. Hamazazpi urterekin Euskadi Irratian kolaboratzaile lanetan hasi zenetik, etengabe ari da komunikazioarekin loturiko askotariko zereginetan. Gaur egun ETBn pilota emankizunak gidatzen eta zutabegintzan dihardu. Partaideak: Koldo Anasagasti Xabier Euzkitze Aizpea Goenaga