Zerdago
← Itzuli agendara
Jornadas ZTB 2026: "De Bergara al mundo: empresas que hacen pueblo"
ErakusketaesKulturklik

Jornadas ZTB 2026: "De Bergara al mundo: empresas que hacen pueblo"

2026(e)ko urriaren 30(a), ostirala → 2026 aza. 15(a)

Aroztegi Aretoa

Bergara

ZTB Jardunaldiek datorren ostiralean, urriaren 30ean, emango diote hasiera ofiziala 11. edizioari. Ekitaldia 18:00etan izango da Aroztegi aretoan, eta bertan “Bergaratik mundura: Herria sortzen duten enpresak” erakusketa inauguratuko da. Erakusketa Enpresare elkarteak antolatu du. Enpresare Bergarako eta inguruko industria-enpresen lankidetza-sarea da, eta urtero bezala, ekintza berezi bat prestatu du ZTBren programaren barruan. Inaugurazio ekitaldian Gorka Artola Bergarako alkateak, Carla Añón Enpresare elkarteko zuzendari exekutiboa eta Unai Andueza Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako foru diputatuak parte hartuko dute. Bergaratik mundura Erakusketaren helburu nagusia Bergarako industria balioan jartzea da. Historian zehar, Bergara eta industria estu lotuta egon dira, eta industriak eragin handia izan du gaur egun ezagutzen dugun herria eraikitzeko orduan. Erakusketak Bergararen eta industriaren arteko loturaren bilakaera erakusten du, Erdi Aroko artisautzatik eta Errege Seminarioaren ekarpenetik hasi, XIX. mendeko industrializaziotik igaro eta gaur egungo industria-sareraino. Halaber, gaur egungo industriak ere badu lekua erakusketan. Mapa batek erakusten du Bergaran egiten diren produktu eta zerbitzu asko mundu osora iristen direla, eta datuen bidez industriak herrian duen pisua ikusi ahal izango da. Industria Bergararen historiaren parte garrantzitsua izan da, eta gaur egun ere funtsezko papera du herriaren garapenean eta etorkizunean. Erakusketa urriaren 30etik azaroaren 15era egongo da ikusgai Aroztegi aretoan, aretoaren ohiko ordutegian. Sarrera doakoa da publiko guztiarentzat, eta herritar guztiak gonbidatzen dira Bergarako herriaren nortasunaren parte diren enpresak bertatik bertara eta sakonago ezagutzera.