
Alegría-Dulantziko Antzerki Amateur Jaialdia 2026: "LAS HARPÍAS EN MADRID"
Alegría-Dulantziko 2026ko Antzerki Amateur Jaialdiaren barne. "Entre el arte del engaño y la justicia" Castillo Solorzanoren obran inspiratuta, pieza honek XVII. mendeko Madrilen murgiltzen gaitu, non hiru emakume pikaro, noble damaz mozorrotuak, gorteko zoriaren bila doazen. Baina beren soineko dotoreen atzean, gutizia baino askoz sakonagoa den motibo bat ezkutatzen dute. Umorearen eta satiraren bitartez, antzezlanak gai unibertsalak ukitzera garamatza, emakumearen duintasunaren aldeko borroka atzoko istorioa ez ezik, gaur indarrez entzuten den oihartzuna ere badela erakutsiz. Fitxa artistikoa: Egilea: Fernando J. López, Castillo Solorzanoren eleberrian oinarrituta Zuzendaritz: Sergio “Pipi” Escudero Antzezleak: Teodora: Erika Medrano Luisa: Piluca Ramón Feliciana: Cecilia Ramón Horacio: Javier Cortés César: Luis Rapún