Zerdago
← Itzuli agendara
Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak 2026: TAILERRA: "MUSTRO ESZENIKOA"
BesteKulturklik

Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak 2026: TAILERRA: "MUSTRO ESZENIKOA"

2026(e)ko azaroaren 21(a), larunbata

Dinamoa Sormen Gunea

Azpeitia

10 / 20 €

Azpeitiko 2026ko Euskal Antzerki Topaketen barne. Tailer honetan, inprobisazio eta sorkuntza eszenikoan murgilduko gara, Adarbakarra obraren sormen prozesuan oinarrituta. Munstroaren gaineko iruditegi poetikoa bidelagun, gure nortasuna eraiki duten erreferente, kontakizun eta soinuekin jolasteko laborategia da. Liluraz, ikaraz edo dezepzioaz beste egiteko leku bat. Tailerraren lehen zatian taldekako soinu, ahots eta mugimendu inprobisazio ariketak egingo ditugu, entzumena eta jolasa oinarri. Ondoren, norberaren intuizio eta materialetatik abiatuta idazketa eta eszenaratzeariketak egingo ditugu, performanzearen lengoaiarekin esperimentatuz. Norbere buruarekin harritzeko, aspalditik genuen gogo bati agertzen uzteko edota sorkuntza kolektiboaz gozatzeko espazioada. Xelebrekeria, desioa eta plazerari lekua ematea gustatzen zaigu, eta itxuraz, nahastezinak direnelementuekin frogatzea, munstro eszenikoak sortzeko. Ordutegia: 10:00-14:00 (deskantsuarekin erdian) Lekua: Dinamoa sormen gunea - Gorputzaren eremua