
José Luis Merino: "Greziatik Goyara. Artistak, bildumagileak eta begirada berriak"
Hitzaldi-ziklo honek lau hurbilketa egiten ditu Bildu(e)mak. Museoaren bildumara, atal bakoitzean sakontzeko, arduradun nagusien eskutik: museoaren Kontserbazio taldea. Bildumaren berrirakurketa eta muntaketa berri hauek artikulatzeko erronkei buruzko lehen lanketa orokor baten ondoren, ziklo honetako lehen hiru hitzaldiek 1945eko eraikinean dagoen bilduman sakonduko dute. Datorren urtetik aurrera, beste ahots batzuk sartuko dira, beren diskurtso ugarietan garaikidetasuneraino iristen diren narratiba eta pasarte historiko ugariei jarraipena emateko. Greziatik Goyara. Artistak, bildumagileak eta begirada berriak (José Luis Merino, antzinako artearen) Arte-sorkuntzako bi mila urte baino gehiago hedatzen dira sakratuaren lehen irudietatik abiatu eta XX. mendeko artea iragartzen duten aldaketetaraino doan bidaian zehar. Askotariko garai eta lekuetako pinturek, eskulturek eta objektuek erakusten dute gizarteek beren sinesmenei, botereari, emozioei eta inguratzen zituen munduari begiratzeko moduari forma eman dietela. Ibilbideak tradizio klasikoa, Erdi Aroa, Errenazimentua eta Barrokoa zeharkatzen ditu. Programa: Urriak 28, Pello Irazu: "Bildumekin bat etortzea. Antolaera berria Arte Ederren Bilboko Museoan" Azaroak 4, Javier Novo: "Berezkoak eta arrotzak. Agerpen berriak, kontakizun berrikusiak eta presentzia klasikoak Goya eta Zuloaga artean" Azaroak 18, Miriam Alzuri: "Modernoaren nozioak, museoaren bildumaren bidez" Abenduak 9, José Luis Merino: "Greziatik Goyara. Artistak, bildumagileak eta begirada berriak"