
ErakusketaKulturklik
Irakurketa kluba: "Barazkijalea" (Han Kang)
Sinopsia: Yeongye emazte zintzo, ohiko eta xarmarik gabe bat da, gau batez, senarraren ezusterako, hozkailuan duten haragi guztia botatzen duena, barazkijale bihurtzeko. Hortik aurrera, beste hainbat erabaki hartuko ditu bizitzan, zirt-zart, bere familia inarrosi eta noraezean utziko dutenak. Istorio bitxi bezain misteriotsua, azpian gure zibilizazio osoaren oinarriak kolokan jartzera datorrena.