
MOONSHINE WAGON + BAG O' BONES
MOONSHINE WAGON Araban sortutako haevy-bluegrass taldea da Moonshine Wagon. Europa eta Amerikan hainbat gira egindako taldea da. Biolin, mandolina, banjo, gitarra eta kontrabaxuek osatzen dute taldea, eta gurean ezohikoak diren soinuak entzuteko aukera eskeiniko digute. Haien abestiez gain, euskal abesti ezagunen bertsioak ere egiten dituzte kontzertuetan. BAG O' BONES Bag O' Bones Gasteizen sortutako folk-bluegrass banda bat da, Southern Gothic atmosfera Apalatxeetatik gure lurretara ekarri nahi duena. Bluegrasen erritmo frenetiko tipikoak banjo, kontrabaxu eta gitarra melodikoekin eta hainbat geruzatako ahotsekin konbinatzen ditu, eguneroko arazoen saihestezintasuna gogorarazten saiatzen direnak. Bere soinua gordin eta pretentsiorik gabea da; musika akustikoa eta oinezko hitzak, eszenatokiaren eta ikusleen arteko muga desagertzeko.