Zerdago
← Itzuli agendara
"Foru Bizia"
AntzerkiaesKulturklik

"Foru Bizia"

2026(e)ko azaroaren 7(a), larunbata

Plaza del Cardenal Orbe

Ermua

Gratis

Iragana eta oraina lotzen dituun jai partekatua da ‘Foru Bizia’, eta Foru Barria orain dela bostehun urte herriko ohituretatik, berba partekatutik eta bizitzeko eta antolatzeko modutik sortu izanaren premisatik abiatzen da. Memoria hori kaleetara itzultzeko, emanaldiak antzezpen-lana, euskal dantzak, abesbatzak, zuzeneko musikea eta egitura mobikorrak uztartzen ditu, eta ibilbidean lagun egiteko eta ospakizunaren parte aktibo izateko gonbitea luzatzen die bertaratutako guztiei. Álex Antúnez, Mar García Serrano, Gabriel Ocina eta Maite Fombellida aktoreek osatuko dute eszenatokiko talde profesionala. Talde artistikoa Nerea Vesga eta Ibon Huarte dantzariekin osatuko da, baita Ander Blascoren zuzeneko musikarekin eta Píxeles Muertos DJagaz (Beñat de la Ripa) be. Jai-ibilbidea lau egunetan egingo da urriaren eta zemendiaren artean, bertako kultura-alkarte desbardinen zuzeneko inplikazinoagaz. Oroitzapen-ibilbidea Getxon hasi zan urriaren 24an eta Arrigorriagan amaituko da zemendiaren 14an, urriaren 30ean Santurtzitik eta zemendiaren 7an Ermutik igaro ostean. Emonaldi guztiak 19:30ean hasiko dira eta ordu eta erdi inguru iraungo dabe. Oroimen kolektiboan zeharreko ibilbide horrekin, Bizkaiak Forua jaio zen lekura konbidatzen ditu herritar guztiak, kaleak eta bertako jentearen bizitzea egunetara ekarriko dituen ospakizun herrikoiarekin bat egitera. Foru Barriaren V. mendeurrena urte osoan zehar dabil ospatzen hainbat ekitaldi akademiko, instituzional, kultural eta hezitzailerekin. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bizkaiko Batzar Nagusiek antolatzen dituen jarduera horren helburua 1526an onartutako Foru Erreformauaren garrantzi historikoa eta garaikidea herritarrei hurreratzea da.