
"BESTIARIOA NAFARROAKO LAU ATARI ERROMANIKOTAN"
Argazki erakusketan, Nafarroako lau atari erromaniko daude ikusgai, lauetan ere bestiarioak ageri baitira. Hau da, holako irudiak paratzen dira lehenik atariak edertzeko, baina era berean, irudiez mintzatu ahal izateko, ikusmina eta kezka eragiten baitzuten. Bestiarioak animalia-katalogoak ziren, bakoitzak bere deskribapen zehatza zuen, eta haien gainean, mezu moralak ateratzen ziren. Baziren zirkulu kultuen artean zebiltzan edizio desberdinak, erdi aroko atarietako eskulturaren inspiragarri. Baziren hala benetako animaliak (lehoia, sugea, balea…), nola Ekialdean jatorria zuten animalia fantastikoak (anfisbena, rarpia, basiliskoa, grifoa…). Antolatzailea: ASTROLABIO ROMÁNICO elkartea Elkarteak, gainera, bi bisita gidatu eginen ditu erakusketaren osagarri: Urriak 16, ostirala, 19:00etan. Azaroak 7, larunbata, 12:00etan.