
Antzerkiño 2026: "Putaren bakarrizketa eroetxean"
Antzerkiño Antzerki Jaialdiaren 11. edizioaren egitarauaren baitan. Emakume bat eroetxe bateko gela batean dago bakarrik, aulki batean eserita eta kamaraz inguratuta, ikusten ez dugun doktore batekin hizketan. Emakumea prostituta da, eta elkarrizketan bere istorioa azalduko du, eta horrela, hainbat gai azaleratuko dira, esate baterako, sexualitatea, bortizkeria, klasismoa eta feminismoa. Fitxa artistikoa: Oinarrizko testua: Franca Rame, Darío Fo Zuzendaritza: Ainara Gurrutxaga Itzulpena: Xabi Martínez de Lezea Antzezlea: Laura Penagos Eszenografia eta teknika: Elías Martínez de Lezea Argazkiak: Iñaki Aldatz Ekoizpena: Garaion Sorgingunea, Manvcodiat Antzezle-sortzaile eta hezitzailea. Bogotako Teatro Libre Eskolan graduatu zen. Goiz hasi zen antzerki irakaskuntzan. Kolonbiako unibertsitate entzutetsu bat baino gehiagotan lan egin du irakasle gisa eta hainbat muntaia profesionaletan aritu izan da aktore gisa. Besteak beste, Workcenter Grotowski eta Thomas Richards taldeekin jarraitu du bere trebakuntza, Bartzelonan eta Italian. Gorputz eta ahots formazioak ematen ditu. Artedrama eta Huts Teatro plataforma eszenikoaren eskutik abiatu izan da. Gaur egun “Behi Jasa” eta “Boga-Boga Produkzioak” konpainiekin lanean dabil.