Zerdago
← Itzuli agendara
Iruñaldia 2026: Olatz Salvador eta Alaia Martin: "1:1 eskala"
MusikaKulturklik

Iruñaldia 2026: Olatz Salvador eta Alaia Martin: "1:1 eskala"

2026(e)ko azaroaren 10(a), asteartea

Laba

Iruñea, Nafarroa

8 / 10 €

Iruñaldia 2026 ekimenaren barne. Iritsi ezina, amatasuna, elikadura, diktadura estetikoa, mandatu familiarrak, lotsa eta kulpa. Eta gero zer? Geruzaz geruza gorputzetan pilatzen zaigun erruduntasunaz ari da 1:1 eskala. Erruduntasunari ihes egiteaz, erruduntasunaren atzetik korrika egiteaz, erruak erruteaz etengabe, gure kulturaren errutinaz. (Denon, baina batez ere) Emakumeen bizitzetan behin eta berriz errepikatzen den sentipena da kulpa; kanporatzeak lotsa ematen duenez, barruan sedimentatzen dena, dena estali arte. Olatz Salvadorrek eta Alaia Martinek ihesbide bat bilatu dute musikan eta hitzetan eta bere neurrira ekarri nahi dute errua, erlatibizatu eta eraldatu, onarpenaren pozera eta arintasunaren eskubidera itzultzeko. Paralisitik ateratzeko, ardurara.