
Iruñaldia 2026: "Amaitasunaren Lorratzak"
Iruñaldia 2026 ekimenaren barne. Karrikiri denda txikian elkartuko gara berriro ere musika eta poesiaren babespean. Bi belaunaldi espazio berean. Alde batetik, Iparraldetik datorkigu Txomin Hegi, aktorea eta idazlea. Txomin Hegi tauletatik erretreta hartu zuenetik idazten eman ditu azken urteak. Emanaldi honetan, Maiatz argitaletxean plazaratu dituen “Lur ilaunduan loreak” eta “Lorratzak” liburuen poemak irakurriko ditu. Poema batzuk laburrak dira (zuhur hitz edo aforismo itxura ukan dezakete), besteak, berriz, luzeagoak, usu umore kutsu batekin molde librean edo hitz neurtuetan idatziak. Eszena berean Maddi Etxeberriak parte hartuko du. Lizarrako musikari honek biolin eta gitarra klasikoko ikasketa akademikoak ditu eta 2024an plazaratu zuen lehen diskoa: “Amaitasuna”. Txikitan sortu zitzaion musika egiteko gogoa, Oskorri, Itoiz edo Xabier Lete entzuten zuen bitartean. Kanpoan ere erreferenteak aurkitu ditu, hala nola, Silvia Perez Cruz, Keny Arkana, Ani DiFranco edo Charly García. Bere lehenengo kanta sortarekin Italiara heldu zen iaz eta Suns Europe 2025 jaialdian parte hartu zuen. Iruñaldiak berak batuko ditu artista biak, belaunaldi biak: alde batetik, Hegi, erretretan dagoen idazlea eta bestaldetik, Etxeberria, musikagintzan kimu sortu berria.