
Zinexit 2026: "Recuerdo tu nombre"
Zinexit 2026 - Giza Eskubideen Zinema Erakustaldiaren barne. Recuerdo tu nombre (2026) 2026ko MALAGAKO ZINEMA JAIALDIA: Epaimahaiaren Sari Berezia eta Publikoaren Saria Laura Muñoz arkeologoak denboraren eta ahanzturaren aurka jarduten du, Espainiako Gerra Zibileko fosa komunetan ezkutatutako egia ezagutzeko. Aske izateagatik, ausarta izateagatik eta emakume izateagatik eraildako eta desagertutako emakumeen historiak deskubritzen dituzten haren eskuek. Historian zehar emakumeen gorputza gudazelai izan dela eta egungo gerren indarkeriaren kasuan isiltasunak oraindik ere pisua duela erakusten du ikerketak. Dokumentala Badajozko Fregenal de la Sierra herriko hilerrian 2021ean gorpuzkien deshobiratzea egiten ari ziren bitartean grabatu zen. Fitxa teknikoa: Zuzendaria: Silvia Venegas Gidoia: Silvia Venegas Argazkia: Alberto González Casal Arte zuzendaria: Corina Herran Musika: Cholé Bird Argazkia: Alberto González Casal Muntaia: Amaya Villar Navascués, Silvia Venegas Produkzioa: Juan Antonio Moreno Amador, Silvia Venegas Iraupena: 90 min. Solasaldia: Silvia Venegas. Zuzendaria eta gidoilaria. Juan Francisco Ceballos. Badajozeko Diputazioko Memoria Historiko eta Demokratikoaren Zerbitzuko burua eta Frenegaleko alkate ohia. Trailer: https://vimeo.com/1236205567?share=copy&fl=cl&fe=ci