
MusikaKulturklik
Iruñaldia 2026: Nøgen: 10. URTEURRENA
Iruñaldia 2026 ekimenaren barne. Hamarkada bateko ibilbidea ospatzeko, Nøgen taldeak hitzordu ezberdin eta hunkigarri bat proposatzen dizu: Gayarre Antzokian eskainiko duen kontzertu berezia. Talde donostiarrak bere hamargarren urteurrena ospatuko du ohiko freskotasuna islatuko duen emanaldian. Folk-pop kutsu anglosaxoiekin abiatu zen proiektu hura euskal musika eszenaren erreferente bilakatu da urte hauetan, eta orain, heldutasun artistiko betean, bere esentziari leial jarraitzen dio, eta, ahots eta harmonien indarra, istorio zirraragarriak eta energiaz beteriko zuzenekoak eskainiko ditu. Nøgenek emanaldi berezi bat dakar Gayarre Antzokira, emozioz eta musikaz uztartutako bidaia bat partekatzeko asmoz.