Zerdago
← Itzuli agendara
Iruñaldia 2026: Maddi Oihenart eta Juantxo Zeberio: "Lur"
MusikaKulturklik

Iruñaldia 2026: Maddi Oihenart eta Juantxo Zeberio: "Lur"

2026(e)ko azaroaren 14(a), larunbata

Civivox Pompelo

Iruñea, Nafarroa

8 / 10 €

Iruñaldia 2026 ekimenaren barne. Maddi Oihenart, euskal musika herrikoiaren ahotsik liluragarrienetakoa, Juantxo Zeberio Etxetxipia musikagilearekin elkartu da berriz, tradizioa eta garaikidea uztartzen dituen proiektu intimo eta hunkigarri batean. Lan berri honi “Lur” jarri diote izena eta dozena bat kantu berri biltzen ditu. Sorkuntza lan honetan poesiak eta musika tresnen biluztasunak bidea ematen diote Maddi Oihenarten ahots garbi, infinitu eta pertsonalari, emozio hutsez beteriko unibertso batean. Kantuen hitzak Itxaro Borda eta Leire Bilbao idazleek idatzitako testuekin osatu dira, baina baita Maddik eta Juantxok berak idatzitakoekin ere. Zuberoako kantu herrikoiak, Maddik eta Juantxok sorturikoak, eta baita Mikel Laboaren “Lili bat” kantuaren bertsio gozo bat ere entzungo ditugu kontzertuan. Kantuak lurrin fresko eta gardenez blaituta datoz, eta naturaren edertasuna eta gizakiaren barne-mundua uztartzen dituzte. Inspirazio iturri asko eduki dituzte: Zuberoako basoak, bertako bizimodua, euskara, emakumeen aldeko borroka, Palestinako genozidioa eta planetarekiko kontzientzia ekologikoa.