Zerdago
← Itzuli agendara
FIAR 2026 - Arabako Nazioarteko Harremanaren Arte Jaialdia: "EL CARNAVAL NO ES ALEGRE"
MusikaKulturklik

FIAR 2026 - Arabako Nazioarteko Harremanaren Arte Jaialdia: "EL CARNAVAL NO ES ALEGRE"

2026(e)ko azaroaren 14(a), larunbata

Harresi Aretoa

Salvatierra

6 €

FIAR 2026 - Arabako Nazioarteko Harremanaren Arte Jaialdiaren barne. Natalia Fernandesek kontzertuaren kodea erabiltzen du bere proposamen koreografikoaren egitura definitzeko, eta begirada berri batekin ekartzen du eszenatokira dantzan ari diren gorputzak ikusteko eta haiekin harremana sortzeko modua. Kontzertua autosuntsitu egiten da Nataliak bere herrialdearekin daukan historiarekiko begirada bat eraikitzen saiatzen den heinean. Etegabeko eraikuntza/ suntsiketa horrek badu sorburu bat: konplexua den eta eraldaketa bizian dagoen historia bati modu estatikoan begiratzeko edo hura definizio hutsaletatik jorratzeko ezintasuna. Kontzertua mugitu egiten da, eta gu ere mugitzen gaitu. Brasilgo pentsamendu antropofagikoak, egilearen pentsamenduaren horizontaltasunak eta gaztelengoaiaren errebeldiak presentzia handia dute, kontzertuaren dramaturgia bai gorputzean bai eszenan islatzeko. Ezarritako kodeen bidezko desobedientzia nabarmena da prozesu honetan, musikaren eta gorputzaren bidez geneologia berezi bat ikusarazten saiatzeko. Natalia Fernandesek bere aukera eszeniko guztiak hedatzen ditu bere lurraldetik kanpoko inauteri-jai bat sortzeko. El Carnaval No Es Alegre lanak Brasilgo testuinguru politiko eta historikoaren eta gorputz migratzaile baten artean nabigatzera gonbidatuko du publikoa, etxearen ideiari adiera berri bat eman nahian. Kontraesanak onartzeko, trauma dantzatzeko eta ipurdia mugitzeko kontzertua izango da honako hau. Sortzailea eta antzezlea: Natalia Fernandes Koordinatzaile teknikoa: Iván Mozetich Kanpo begirada eta aholkularitza dramaturgikoa: Celso Giménez / Iván Mozetich Soinuespazioa: Vicky Leaks Laguntza: Centro Coreográfico Canal, Conde Duque, La Caldera/Los Barros, Madrilgo Carlos III.a Unibertsitatea, Casa do Brasil, Residencias Paraiso, Fiot, Dansa Valencia eta Festival TNT