Zerdago
← Itzuli agendara
FIAR 2026 - Arabako Nazioarteko Harremanaren Arte Jaialdia: "HARREMANESTETIKARI ETA -PRAKTIKARI BURUZKO LEHEN JARDUNALDIAK"
BesteKulturklik

FIAR 2026 - Arabako Nazioarteko Harremanaren Arte Jaialdia: "HARREMANESTETIKARI ETA -PRAKTIKARI BURUZKO LEHEN JARDUNALDIAK"

2026(e)ko azaroaren 14(a), larunbata → 2026 aza. 15(a)

Centro Cultural Montehermoso

Gasteiz, Araba

Gratis (inscripción)

FIAR 2026 - Arabako Nazioarteko Harremanaren Arte Jaialdiaren barne. Zer gertatzen da artelan bat ez denean objektu bat, esperientzia bat baizik? Behatzen edo kontsumitzen den horrek ez du axola; aitzitik, espazioa eta denbora partekatzen duten pertsonen artean gertatzen den horrek axola du: elkarrizketa batek, truke batek, bidaia batek, prozesu batek, bizipen batek. Laurogeiko hamarkadaz geroztik, harreman-estetikak eta -praktikak errotik eraldatu dute arte garaikidea, artelanaren grabitatezentroa harremanetara lekualdatuz. Helburua jada ez da forma itxiak sortzea publikoak begiets ditzan. Aldiz, egoerak, dispositiboak eta testuinguruak sortzea da xedea, publikoa ez dadin ikusle huts izan, baizik artelanaren zati aktibo. FIAR jaialdiak, bigarren edizio honetan, halako praktikak plazaratu eta haiei buruz hausnartzeko espazio bat irekiko du, artea —eta, zehazki, arte bizia— esperimentazio sozial eta kulturalerako lurraldea dela ikusarazteko. Jardunaldi hauen bidez, gure programaren ardatz eta funts den pentsamendu guztiaren garrantzia nabarmendu nahi dugu: komunitateen aktibazioa, diziplinen uztarketa eta esperimentazio eta hausnarketa kritikorako espazio eta prozesuen irekiera. Horretarako, estetikaren, praktika artistikoaren, komisariotzaren, hezkuntzaren eta performance-ikasketen nazioarteko ahotsak ekarriko ditugu. Izan ere, ikerketaeremu horri aniztasunetik begiratu behar zaio haren konplexutasuna ulertzeko, are marko teoriko irmoetatik eta praktika kokatuetatik ulertu ere —eta haien ahalmen politiko eta pedagogikotik—. Espainiako, Mexikoko, Erresuma Batuko eta Brasilgo hizlariak izango dituzte jardunaldi hauek, eta praktika kokatu, zehatz eta partekatu gisa hausnartuko dute arteaz. Guztion artean galdera honen bueltan aritzeko espazio bat izango dira: zer esan nahi du beste lagun batzuekin batera artea egiteak? Doako jardunaldi hauetan parte hartzeko, inprimaki honetan eman behar da izena.