Zerdago
← Itzuli agendara
Literaktum 2026: "Río Rojo"
AntzerkiaesKulturklik

Literaktum 2026: "Río Rojo"

2026(e)ko azaroaren 18(a), asteazkena

Kutxa Fundazioa Kluba

Donostia, Gipuzkoa

Gratis (inscripción)

2026ko Literaktum jaialdiaren barne. Ernesto Is-en Río rojo antzerkiak Zintzoa, Gaiztoa eta Itsusia filmaren grabazioaren historia du abiapuntu. Bertan, western generoaren eraikuntza mitikoa, zahartzaroa eta frankismoaren errepresioaren memoria isilarazia uztartzen ditu. Inko Martinek obraren zuzeneko soinu-performancea eskainiko du. Soinuaren bidez publikoa Río rojo lanaren atmosferara eta esentziara eramango duen pieza izango da. Esperientzia murgiltzaile honek, gainera, taularatze minimalista eta zaindua izango du. Río rojo lanak Gaztelaniazko Antzerki Saria jaso du Kutxa Fundazioa Literatura Sarien 58. edizioan. Sarrera doan da baina interneten bidez hartu beharko da aurreko egunetik, azaroak 17, 16:00etatik aurrera.