
La Risa Lista 2026: "EL ARTE DE ENTRETENER DURANTE 40 PUTOS MINUTOS" (LU ANTIMORBO)
LA RISA LISTA Aspaldian datoz aldaketak ate joka umorera, orain gizonek ez baitute nagusitasuna arlo horretan. Hamaika emakume eramaten ari dira bestelako ahotsak, bestelako ikuspegiak, bestelako kontakizun eta analisiak areto eta sare sozialetara, gu guztioi irri eginaraziz, pentsaraziz, galderak eginaraziz. EL ARTE DE ENTRETENER DURANTE 40 PUTOS MINUTOS Badakizu arras pertsona barnerakoiarekin elkartzen zarenean solasaldiari eutsi behar diozula, ezta?¿¿Ba, pentsatu zu zarela pertsona hori eta bestea ni naizela. El arte de entretener durante 40 putos minutos lana show bat da eta kontatzen du zer gertatzen den pertsona batek ezezagun talde baten arretari eutsi behar dionean 40 minutuz eta hori erronka pertsonal bat balitz bezala hartzea erabakitzen duenean. Kantuak, istorioak, publikoarekiko elkarreragina, eta ziur aski kontatu beharko ez lituzkeen gauzak. Zeren, solasgaiak bukatzen direnean, zer egiten duzu? Eguraldiaz hitz egin? Edota kontatzen duzu 15 urtez prozesatzen saiatzen ari zaren trauma horrena? LU ANTIMORBO Lucíak izen bat darabil sare sozialetan: Lu Antimorbo. Aktorea, konpositorea eta idazlea da. Umorezko eta entretenimenduko umorea sortzen du, bere-berea duen begirada satiriko eta zentzugabea pausatuz kulturan, harremanetan, politikan, eguneroko bizitzan eta material bihurtzeko behar bezain irrigarria iruditzen zaion hartan guztian. Horrez gain, aktore munduan dabil, hala antzerkian nola kameraren aurrean, eta bere musika konposatu eta jotzen du «antimorbo» izenarekin. Gaztelaniaz +18 3 €. Aurrez izena emanda