
La Risa Lista 2026: "INFLUENCER POR SORPRESA" (NEREA EXPLORA)
LA RISA LISTA Aspaldian datoz aldaketak ate joka umorera, orain gizonek ez baitute nagusitasuna arlo horretan. Hamaika emakume eramaten ari dira bestelako ahotsak, bestelako ikuspegiak, bestelako kontakizun eta analisiak areto eta sare sozialetara, gu guztioi irri eginaraziz, pentsaraziz, galderak eginaraziz. INFLUENCER POR SORPRESA Kontatuko dut nola pasa daitekeen pertsona bat urte bakar batean Medikuntza ikasten aritzetik -eta Tik Tok zer zen jakin gabe- Australian influentzerra izatera. Nire abenturak Dominikar Errepublikan auto-stop egiten, Amazoniako hamaka batean lo egiten, nire lehen eguna Sydneyn obrako peoi lanean… NEREA EXPLORA Nereak 28 urte ditu. Betidanik, itxuraz bateraezinak diren 2 zatitan izan du bihotza zatitua: medikuntza eta abentura-bidaiak. Graduatu eta gero, Australian saiatzea erabaki zuen, medikuntzako espezializazioa ordaintzeko behar zuen dirua lortzen ahalegintzeko. Baina inorentzat ustekabea izan ez bazen ere, ez zen inoiz itzuli eta bidaian segitzen du, eta segituko. Gaztelaniaz +18 3 €. Aurrez izena emanda