
"ZURE KAMISETAREN BIDAIA"
Erakusketak jendea sentsibilizatu nahi du moda azkarrak (fast fashion) gizartean, ingurumenean eta ekonomian duen eraginaz eta horrek gaur egun Hegoalde Globaleko komunitateetan eragiten duen desberdintasunez etorkizuneko belaunaldien garapena kolokan jarrita. Esperientzia sentsorial baten bidez, hurbiletik jakinen dugu zer ondorio dituen gure kontsumo ereduak eta, ere berean, zer ahalmen duen bigarren eskuko modak, aukera jasangarriagoa eta bidezkoagoa den aldetik. Gure kontsumo erabakiek ondorioak baitituzte; beraz, era arduratsu eta kritikoan aukeratzea lagungarria izan daiteke etorkizun bidezkoagoa, jasangarriagoa eta solidarioagoa eraikitzeko, komunitate pobretuenen garapenean zuzenean eragiteko modukoa. Antolatzailea: Madre Coraje fundazioa