
"Amico on the beach"
Amico antzerki konpainiaren "On the beach" antzezlan berria izango dugu Landetxen. Antzezlanaren ondoren ikusle kluba egongo da Luix Mitxelenaren eta Lur Kortaren eskutik. Musikak eta dantzak lagun dituzte bi pertsonaia bitxi hauek. Beren opor berezietan, Tony Manero, surflariak, hondartzako zaindariak, boxeolariak, gizon igelak, marinelak edo igeriketa sinkronizatuko erreginak izatera jolasten dibertitzen dira. Ikuskizuna Amico Teatroren eskutik. Amico Teatroa Ion Amico eta Txori Amico dantzarien unitate zatiezina da. Beren ikuskizunen oinarrian, txorrabapezpikuaren teknika landua dago, “dantza-pintzelkadak eta une akrobatikoak eskainiz”. Auskalo zergatik, jendeak hostorea puskatu eta ia plaza guztietatik ateratzen dira. Abundio baino tontoagoak dira, baina, besteak beste, Leioako Umore Azokan, Araiako Umore Jaialdian, Gasteizko Kaldearteko XIV. edizioan eta Iruñeko Harresien Jaialdian parte hartu dute. Sorkuntza eta zuzendaritza: Txori García Uriz eta Ion Barbarin Aktoreak: Txori García Uriz eta Ion Barbarin Ekoizpena: AMICO Diseinu grafikoa: Iker Lanz Iraupena: 50 minutu.