Zerdago
← Itzuli agendara
SantasPascuas Jaialdia 2026: "Bizi sintetikoak" (Leire Vargas & Jaime Nieto)
BesteKulturklik

SantasPascuas Jaialdia 2026: "Bizi sintetikoak" (Leire Vargas & Jaime Nieto)

2026(e)ko abenduaren 26(a), larunbata

Civican

Iruñea, Nafarroa

Gratis

2026ko SantasPascuas Jaialdiaren barne. Poesia eta musika elektronikoa elkarrizketan. 45 minutuan zehar, sintetizagailu-, gitarra- eta teklatu-soinuek emango diote giroa aretoari, eta emozio-paleta zabal bateko puntu batetik bestera eramango gaituzte. Haren gainetik agertuko da poesia, idazlearen ahotsean, emoziooi hitzak jarriz. Eta, nola ez, gorputzak: mahai atzean, ia lan mekanikoan ari dela sinetsiko genukeen musikariaren gorputza, eta, erdigunean, hain ikusezina eta urrunekoa izan ohi den idazlearena. Leire Vargas (Durango, 2002) idazlea eta itzultzailea da. Dena ametsa den irudipena poesia-liburua argitaratu zuen 2021an Irun Hiria Kutxa literatur saria irabazita, eta Bihotz-museo batekin eman zion jarraipena 2024an. Jendaurrean ere ibilitakoa da, besteak beste, eRRe bertso-emanaldian Aner Euzkitze, Oihana Arana eta Haizea Aranarekin batera. Mugimendu feministaren eta kuirraren parte da. Jaime Nieto (Ondarroa, 1976) Musikaria da. Baxua du lehenengo instrumentu, gitarra eta teklatuetan ere aritzen da, eta sintetizagailuak ditu gaur-gaurkoz interesgune nagusi. Musika irakasteaz gain, ia hiru hamarkada daramatza oholtzetan. Joseba Irazoki, Rafa Rueda, WAS, Atom Rhumba eta abarrekin batera lanak grabatu eta kontzertuak eman ditu; azken sei urteetan El Columpio Asesino taldearekin ibili da errepidean.