
"PEDAGOGIAREN HARIETATIK" Irakurketa kluba: "La maestra y la Bestia"
2027(e)ko urtarrilaren 11(a), astelehena
Biblioteca Bizenta Mogel (Durango)
Durango
Gratis (con inscripción)
PEDAGOGIAREN HARIETATIK DINAMIZATZAILEA: Mireia Delgado Expósito EUSKARAZ HELBURUAK. Pedagogiaren inguruko gaiekiko interesa duten pertsonak. Ordutegia: 17:30 Iraupena: 90 minutu Urritik maiatzera (astelehenak) Pedagogia kritikoaren habeak eta zimenduak kontuan harturik, hezkuntza-praktika aztertzeko eta hausnarketa kolektiboak josteko espazioa (eta atmosfera) sortzea da ekintza honen helburua. Askotariko irakurgaiek osatzen dute bibliografia proposamena. Saiakera pedagogikotik, poesia garaikideraino: albumak, aldizkari zientifikoak, eleberria, gizarte zientzietako gaiak, ezkutuko pedagogoak... Saio bakoitzean landuko dugun bibliografiaz gain, saiorik saio liburu gehiago izango ditugu eskuartean, eta liburuen arteko elkarrekintzak ere proposatuko ditugu. Saio aproposa da irakurtzeko ohitura dutenentzat zein ez dutenentzat. Plazera motorra izanik, lan sakona egiteko aukera. Nork berea, baina elkarrekin. Denok batera, baina norberarentzat. Saioen egutegia URR 26 — Fun Home | Alison Bechdel AZA 23 — La muy catastrófica visita al zoo | Joël Dicker URT 11 — La maestra y la Bestia | Imma Monsó OTS 22 — Pedagogismoaren gezurtapen bat | Tere Maldonado MAR 8 — Mila alkandora egunero | Serena Ballista & Sonia Maria Luce Possentini API 12 — Gazteek ez dute irakurtzen? | Luki, Miriam (Behinola aldizkaria, 52. zenb.) MAI 10 — La hada fértil | Sarah Babiker