Zerdago
← Itzuli agendara
Eñaut Zubizarreta: "Salbaiak"
MusikaesKulturklik

Eñaut Zubizarreta: "Salbaiak"

2026(e)ko azaroaren 27(a), ostirala

Zaraia Aretoa

Aretxabaleta

6 €

Eñaut Zubizarreta, TRIGGER izen artistikoaz ezaguna, biolontxelo-jole eta konpositore gipuzkoarra da, Leintzkoa. Musika klasikoko prestakuntzatik abiatuta, biolontxeloaren ohiko mugak gainditu eta soinu berriak esploratzen ditu, rocka, folka, musika elektronikoa eta musika garaikidea uztartuz. Loop-ak, efektuak eta teknika esperimentalak erabiltzen ditu, instrumentuari aukera berriak emateko. Esku Bi Hamar Hatz, POLIEDRO Vol. I, DOODEM eta Salbaiak dira bere bakarkako lanetako batzuk. Zuzeneko emanaldietan proposamen berritzaile eta berezia eskaintzen du