Zerdago
← Itzuli agendara
Zarauzko Inauteriak 2027: egitaraua
Jaiak eta jaialdiakKulturklik

Zarauzko Inauteriak 2027: egitaraua

2027(e)ko otsailaren 5(a), ostirala → 2027 ots. 7(a)

Zarautz

Zarauzko 2027ko inauteriak otsailaren 5tik 7ra bitartean ospatuko dira. Zarautz kolorez, mozorroz eta musikaz beteko da, zarauztar guztiak Inauteri giroan murgilduz. Zarauzko Udala jada hasi da 2027ko Inauteriei begira lanean. Konpartsaren izen ematea martxan jarri ondoren, Inauterietako kartela osatzeko kartel lehiaketa jarri du martxan. Zarauzko Udalak, Jaiak eta Ekitaldietako departamentuaren bitartez, eta Euskalduna tabernak elkarlanean antolatzen dute lehiaketa hau eta, ohikoa den moduan, hiru sari banatuko dira aurtengoan ere: - Lehen saria –> 500 €. - Bigarren saria –> 300 €. - Publikoaren saria –> Afaria bi pertsonentzat Euskalduna tabernan. Publikoaren sariko bozketa Zarauzko Turismo Bulegoaren Facebookean egingo da urtarrilaren 18tik 22ra. Lanak A3 neurrian egin beharko dira (TIFF, JPG edo PDF formatuan) eta USB batean aurkeztu beharko dira Zarauzko Turismo Bulegoan (Kale Nagusia, 30) edo Euskalduna Tabernan (Kale Nagusia, 37) urtarrilaren 4a baino lehen. Informazio gehiago, oinarrietan edota Jaiek eta Ekitaldietako departamentuarekin kontaktuan jarrita (943005119 / jaiak@zarautz.eus). 2027 Inauterietako kartel lehiaketa - Oinarriak (PDF 76 KB)