
AzokaesKulturklik
"This is baque design merkatua"
Azaroan, "This Is Basque Design Merkatuaren" edizio berri bat izango da: diseinu eta artisautzarekin dugun hitzordua, dendAZen dauden marken eta bertako talentu berrien bidez. Hogeita hamar bat sortzaileren proiektuak biltzen ditu erakusketak, moda, bitxigintza, dekorazioa, osagarriak, jostailuak, liburuak, ilustrazioa eta papergintza barne hartuta. Haien arteko desberdintasunak gorabehera, proposamen guztiek filosofia bera dute: diseinua ulertzen dute tokian errotutako eta kalitatearekin, artisautzarekin eta jasangarritasunarekin konprometitutako praktika gisa.