
"Memoria de nuestro barrio"
Erakusketa hau "Gure auzoaren memoria. Zaramaga atzo, gaur eta bihar" proiektuaren barruan dago. Proiektu horren bidez, Zaramagaren memoria komunitatean bildu nahi da, auzoaren hastapenetatik gaur egunera arte, hura zaindu eta webgune baten bidez zabaltzeko. Bizilagunek digitalizatzeko eta almbun kolektibo horretan sartzeko utzi dituzten argazkietako batzuk daude ikusgai. Album horretan, bakoitzak aukera du auzoa nola ikusi duen eta nola ikusten duen kontatzeko, bere begiradaren eta bizipen pertsonalen bidez. Zuk ere parte hartu nahi baduzu, azaroaren 30era arte egin dezakezu: Idatzi memoriazaramaga@vitoria-gasteiz.city helbidera Deitu 945161761 telefonora Etorri Iparralde gizarte etxera (Iparralde 2 eraikineko 4. lantegia). Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara, eta astearte eta ostegunetan 17:00etatik 20:00etara.