Zerdago
← Itzuli agendara
Sarrerak IBIL BEDI (Bilboko Kafe Antzokia)
MusikaKulturklik

Sarrerak IBIL BEDI (Bilboko Kafe Antzokia)

2026(e)ko abenduaren 17(a), osteguna

Bilboko Kafe Antzokia

Bilbo, Bizkaia

15 € (AGOTADAS)

Abenduaren 17an, IBIL BEDI taldeak disko berria aurkeztuko du Bilboko Kafe Antzokian. Talde gisa zazpi urte betetzeak atari berezi batean kokatu gaitu. Atzera begiratu eta zapaltzen dugun lurra uneoro aldatzen ari dela onartzeko unea da. Berezko bulkada inozente gisa hasi zena gero eta kontzienteagoa zaigu. Bi ahoko labana da kontzientzia: sosegua ematen digun bezala, aipatutako inozentzia ere lapurtu digu hein batean. Arlo musikalari dagokionez, soinu organikoen atzetik segitzen dugun arren, heldutasunaren paradoxak ere leher egin digu esku artean: lehenago nahi gabe harrapatzen gintuen naturaltasunak eskapo egiten digu orain eta bere atzetik gabiltza, harrapatu nahian. Kasualitateak kausalitate bihurtu dira... Amets Aranguren Arrieta ahotsa, saxoa, pianoa Eder Escalera Llorente bateria, perkusioa Javier Larrañeta Iribarren baxua, koroak Ibai Osinaga Gogorcena ahotsa, gitarrak Areta Senosiain Elorza biolina, pianoa, koroak