
Gabonak Arte 2026 - "Esperientzia artistikoen nire lehen jaialdia"
"Gabonak Arte", Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbaoren Gabonetako programa, haurrei eta beren familiei zuzendutako benetako esperientzia-jaialdi bihurtuta itzuliko da, erreferentziazko artisten eta konpainien eskutik. Edizio berria abenduaren 26tik 30era eta 2027ko urtarrilaren 2an eta 3an izango da. Proposamen honek kalitatezko eta ñabarduraz betetako programazio erakargarria du, eta kultura garaikidea deskubritzera gonbidatzen gaitu, jakin-minez, jolasean eta aktiboki parte hartuz. Gabonak Arte espazioan dibertsioa eta ikaskuntza korapilatu egiten dira, artearen, antzerkiaren, dantzaren, musikaren, zinemaren, literaturaren eta kultura digitalaren bidez. Jaialdia abenduaren amaieran egiten da. Hezkuntza-programazio ez-formal baten aldeko apustua egiten du, pluralismoan, dinamismoan eta berrikuntzan oinarrituta, eta entretenimendua esperientzia eraldatzaile bihurtzen du, haurren hazkunde pertsonalari lagunduz. EGITARAUA: Abenduaren 26tik 30era Instalazioa: Tombs Creatus, "Lilliput - Jugamos a cuentos" Abenduaren 26tik urtarrilaren 3ra Ipuin-kontaketa saioak Ana Apikarekin (12:00etan eta 17:30ean): Abenduak 26: "Galaxia de cuentos" Abenduak 27: "Abrazo de cuentos" Abenduak 28: "Maite zaitudalako" Abenduak 29: "Koloretakoak" Abenduak 30: "Oscuro-oscuro" Urtarrilak 2: "Begira" Urtarrilak 3: "Paperezko zirkua" Abenduak 26 Dantza: La Glo Circo, "Ensueño" Abenduak 27 eta 28 Antzerkia eta dantza: Lasala, "Alai familian" Abenduak 27 Antzerkia: Laenananaranja, "Zimurren artean kontukantari" Abenduak 30 Antzerkia: Logela Multimedia, "Semaforoa" Urtarrilak 2 eta 3 Familia jarduera: "Kalaka Jokuak" Dantza eta antzerkia: Cía Manel Rosés, "Ákri"