
MusikaKulturklik
Barakaldoko Santa Zezilia Musika Jardunaldiak 2026: Udal Musika Banda: "América"
Barakaldoko 2026ko Santa Zezila Musika Jardunaldien barne. Gonbidapenak leihatilan, edukiera bete arte América bidaia musikal bat da, kontinente horretako paisaietan, historian eta energian zehar egindakoa. Carl Wittrocken «Antarctica» obraren natura basatitik George Gershwinen Ipar Amerika hiritar, bizi eta multikulturalera iritsiko gara, non jazzak eta tradizio klasikoak bat egiten duten. Eric Whitacreren «Ghost Train» lanak industria-soinuetan eta basamortua zeharkatzen duen tren-makina baten mamuoihartzunetan murgilduko gaitu. Ondoren, Mexikora iritsiko gara José Pablo Moncayoren «Huapango» lanarekin, erritmo tradizionalen, koloreen eta bizitasunaren eztanda bizitzeko.