Zerdago
← Itzuli agendara
"ADK 3.7 DUALTASUNA"
AntzerkiaesKulturklik

"ADK 3.7 DUALTASUNA"

2026(e)ko azaroaren 21(a), larunbata

Zalla Zine-Antzokia

Zalla

6 €

Konpainia: Aukeran dantza konpainia Dantza tradizionala eta garaikidea nahasiz, zuzeneko perkusioarekin uztartu eta bidaia koreografiko bat eskeiniko dugu espazio publiko desberdinetara egokituko den eszenografia mugikor eta interaktibo honetan. Sei antzezlek kemenez eta zehaztasunez gorpuzten dituzte eszenak, topaketa, jolasa eta erresistentzia gogoraraziz. Bizitza kontraesan hutsa dela kontatzeko, argia eta itzala, zoriona eta tristura, maitasuna eta desamodioa gogorarazteko. Gorputzaren eta oroimen kolektiboaren ospakizun gisa sortu zen ikuskizun hau. ADK 3.7 Dualtasuna bidaiaren, denboraren, partakatuaren, batzen gaituen pultsaren dualtasunaz hitz egiten duen bidaia koreografikoa da. Pieza dantza tradizionala, garaikidea, zuzeneko perkusioa eta espazio publiko desberdinetara egokitzen den eszenografia mugikor eta interaktiboa uztartzen ditu. Antzezleek kemenez eta zehaztasunez gorputzen dituzte topaketa, jolasa, erresistentzia, desira eta aldaketa gorputzen dituen eszenak. Bizitza kontraesana da, argiaren eta itzalaren, zoriontasunaren eta tristuraren, maitasunaren eta desamodioaren arteko dualtasuna. Aukeran konpainiako dantzari ikuskizun berri honetan bizitzara dantza eginen diote, tradizioaren eta garaikidearen artean, ordena eta kaosa, musika eta isiltasuna presente. Fitxa artistikoa: Egilea: Aukeran Dantza Konpainia Zuzendaritza: Aukeran Dantza Konpainia Musika: Ines Osinaga Koreografia: ADK, Paolo Mohovic Jantziak: Oscar Armendariz Dantzariak: Ane Etxeberria, Nahikari Sánchez, Uxue Sánchez, Maider Muruamendiaraz, Laida Egaña, Danel Serrano, Kimetz Cabanillas, Unai Iraola