Zerdago
← Itzuli agendara
FIOP 2026 - Portugaleteko Nazioarteko Zortzikote Jaialdia
Jaiak eta jaialdiakKulturklik

FIOP 2026 - Portugaleteko Nazioarteko Zortzikote Jaialdia

2026(e)ko azaroaren 19(a), osteguna → 2026 aza. 22(a)

Centro Cultural Santa Clara

Portugalete

Azaroaren 19tik 22ra bitartean FIOP-en 27. edizioa ospatuko da Portugaleten. Aurten, Euskal Herriko probintzia batzuetatik joango diren lau taldek parte hartuko dute lehen aldiz. Bi zortzikote mistoak izango dira, euskal otxotismoan oso ohikoa ez dena. Donostiako Dos-i Taldeak irekiko du jaialdia. Nobedade gisa, errepertorio berezia eskainiko du, pop-rockaren bertsioetan oinarritutakoa. Hurrengo egunean, ostiralean, Baionako Choeur Bayonne Pays Basque talde mistoak euskal kantutegiko abestiak joko ditu. Jordi Freixa zuzendariak edizio batzuetan FIOP bisitatu du formazio ezberdinekin, beti izugarrizko arrakasta lortuz. Larunbatean, Voces Graves de Pamplona zortzikoteak kontzertuak amaitutzat joko du eta, aipatutako bi taldeak bezala, FIOP-en lehen aldiz parte hartuko du. Euskal kantuetan oinarritutako errepertorio bat kantatuko du. Kalejirak, beti bezala, FIOP bukatutzat joko du. Baionako Errobi Kanta eta Oviedotik etorriko den Cantos del Fontán otxoteek herriko kaleetara kantu herrikoiak hurbilduko dizkigute. Asturiasekoa ere lehen aldiz gure artean egongo da. FIOP-ek otxotismoa mantentzeko xedearekin jarraitzen du, formazioak, errepertorioak eta ahotsak kontutan hartuz.