
"SAHELEKO EMAKUMEAK"
2026ko azaroaren 5etik 2027ko urtarrilaren 10era. Saheleko emakumeak. Aurkezpena eta bisita gidatua. Azaroaren 5ean, osteguna, 19:00etan, Juan Luis Rod eta José Naranjo egileekin. 2019tik, Juan Luis Rod argazkilaria eta José Naranjo kazetaria Saheleko hainbat herrialdetan ibili dira, hala nola Burkina Fason, Malin, Nigerren, Mauritanian eta Senegalen. 65 argazkiz, mapa batez, ikus-entzunezko pieza batez eta hainbat azalpen-testuz osatutako erakusketa honek emakumeen historia desberdinak erakutsi eta kontatzen ditu. Emakume horiek erreferenteak dira beren komunitate hurbilenetan eta, oro har, gizartean. Sahel muturreko pobreziak, bidegabekeriak eta klima-aldaketaren inpaktuak gogor jasaten dituen eskualdea da. Testuinguru zail horretan, hainbat talde jihadistak sustraitzea lortu dute, batez ere landa-eremuetan, eta estatuei aurre egin nahi dieten, itxuraz amaierarik ez duen indarkeria-korapilo batean.