Zerdago
← Itzuli agendara
Liburu aurkezpena: "Argonautak" (Maggie Nelson)
ErakusketaKulturklik

Liburu aurkezpena: "Argonautak" (Maggie Nelson)

2026(e)ko azaroaren 19(a), osteguna

Zirika! herri gunea

Bilbo, Bizkaia

Gratis

Maggie Nelsonen Argonautak liburuaren aurkezpena, Ibon Egañak itzulia. Aurkezpena itzultzailearen eta Jone Gartziaren arteko solasaldia izango da. Sinopsia: Liburu honen muina maitasun istorio bat da: egilea Harry Dodge artista transgeneroaz maitemindu da eta maitemintzearen eta sexuaren artean, haurdun geratzeko nahiaren eta ezinaren artean, testosterona injekzioen eta solasaldi amaiezinen artean, bizitza pentsatzen laguntzen duen literatura dago: Judith Butler, Roland Barthes, Susan Sontag, Gilles Deleuze, Ludwig Wittgenstein, Jacques Lacan, Sarah Ahmed, Luce Irigaray. Modu errepikaezin eta bakanean konbinatzen ditu obra hibrido honek esperientzia pertsonala eta irakurketa teorikoak, arte-kritika eta poesia, nobela eta saiakera.