
"Arrancamiento"
Europako Kontseiluaren arabera, bost adingabetik batek sexu-indarkeria jasaten du 18 urte bete aurretik. Espainian ez dago estatistika ofizialik, baina herrialdean bertan egindako ikerketa berri batek aurreikuspen hori gainditzen du: bost haurretatik bik pairatu dute indarkeria hori. Ba al dakizue zer den haur bat amaren besoetatik bortxaz kentzea? Une bat baino ez du irauten, baina une horretara iritsi arte, amek salaketa-prozesu luze bati egin behar diote aurre: sinesgarritasuna galtzea, zaintza galtzea eta kriminalizatzea. Sistemak erabakitzen du indarkeria-salaketak faltsuak direla, ama gaiztoa dela eta haurra babesten duen pertsonarengandik banandu behar dela, abusatzailearekin bizitzera kondenatuz. Prestakuntzarik eta laguntzarik gabe, armatutako polizia-agenteek haur txiki bat amaren besoetatik indarrez kentzen dute, epailearen aginduz. Arrancamiento lanean, Pamela Palencianok bere estilo berezia erabiltzen du errealitate horri ahotsa emateko eta agertokira eramateko. Ama borrokalarien, nortasuna lausotuta duten alaba eta semeen, aita abusatzaileen eta tortura hau betikotzen duten epaileen istorioa kontatzen digu. Zergatik? Zer dago guzti honen atzean? Fitxa artistikoa Egiletza: Iván Larreynaga Zuzendaritza: Laura Pacas Zuzendari laguntzailea: Marina Pallarès Antzezlea: Pamela Palenciano Produkzio-zuzendaritza: Elisabeth Palenciano Produkzio exekutiboa: Flor Maldjian Argiztapena: Tony Sánchez Eszenografia: Blanca Bescós, Roberto Baizaren aholkularitzarekin Soinu-diseinua: Nando Jiménez Jantzitegia: Blanca Bescós Argazkiak eta bideoa: Georgia Ark