Zerdago
← Itzuli agendara
Xixili Eguna 2026 Zarautzen: egitaraua
MusikaKulturklik

Xixili Eguna 2026 Zarautzen: egitaraua

2026(e)ko azaroaren 21(a), larunbata → 2026 aza. 22(a)

Zarautz

Azaroaren 21 eta 22an, 2026ko Xixili Eguna ospatuko dute Zarautzen. Antolakuntzak jakinarazten du: Azaroak 21ean, larunbata, Zarautz Abesbatzako 2 talde gazteek, Txinpirin abesbatza, Leire Dominguezen zuzendaritzapean eta Zarazte abesbatza, Jaione Eskuderoren zuzendaritzapean, azaroak 21ean, arratsaldeko 17:30ean Musika Plazan kantu saioa eskainiko dute. Azaroak 22an, igandea, goizeko lehen orduan hasita, ongi estimatzen dugun Goizeko Ihintza eta herriko txistularien ekintza, Diana edo Esna-Deia. Eta eguerdiko 12:30ean, Musika Plazan hasita, herriko abesbatzak, kantu talde eta txistulariak batera, aurten 22 urtez, kalez-Kale abesten jardungo dute Imanol Urbieta zarauztar musikari, pedagogo eta herritarraren heriotzaren 10. urteurrena gogoan izanik. Aurten prestatu dituzten kantuak Urbietaren 6 kantu ezagunak dira: Agur Herria, Gernika Aldera, Alabatik Arabara, Herriko Jatorrak, Trikitilariak eta Elkar Gaitezen kantuak. ENTSEGU OROKORRAK Datorren azaroak 18an eta 19an, arratsaldeko 19:30ean egingo dituzte Santa Klaran. GONBITEA: Kantu hauek ezagutzen dituenak eta parte hartu nahi duenak, azaldu lasai entsegu egun hauetara.