
Titirijai 2026: "Los cuentos de Sibyla"
2026ko Titirijai - Tolosako Nazioarteko Txotxongilo jaialdiaren barne. Espazio eszeniko misteriotsu baten ertzean, ikusleek ikertzaile bitxi baten lanaren berri izango dute. Ikertzaile hori XVII. mendean bizi izandako Marie Sibyla Merian naturalista, abenturazale eta margolari sutsuarengan inspiratuta dago. Pintza batzuez eta esku-argi batez baliatuta, Sibylak basoan aurkitzen dituen intsektuak, landareak eta presentziak ikertu, aztertu eta katalogatzen ditu, eta, horien bidez, bere esperientzia pertsonalarekin loturiko antzinako maitagarrien ipuinak sortzen ditu. Figuren (itzalak, txotxongiloak, objektuak) antzerkiaren irudimenezko indarrari esker eta ahotsaren eta soinuaren unibertso oroigarri bati esker, Txanogorritxo ipuinak bizia hartuko du pixkanaka, bere arketipo eta ikur misteriotsuekin batera. 5 urtetik aurrera eta publiko heldua Fitxa artistikoa: Antzezlea eta ekoizpen-arduraduna: Enrica Zampetti Zuzendaritza eta dramaturgia: Luana Gramegna Eszenografia, jantziak, argien diseinua, txotxongiloak eta argazkiak: Francesco Givone Jatorrizko musika eta soinu-paisaia: Stefano Ciardi Zuzendaritza-laguntzailea eta teknikaria: Gianluca Gabriele Eszenografia-laguntzailea, jantzi eta txotxongiloen arduraduna: Alessia Castellano Jantzien egilea: Giulia Piccioli Ekoizpena: Zaches Teatro Laguntzaileak: Toscana eskualdea eta Italiako Kultura Ministerioa Iraupena: 45 minutu