
Danses Croisées 2026: "Sin fichero adjunto"
Biarritz / Colisée Erain Sin fichero adjunto (Fitxategi erantsirik gabe) 11/29 16:00 Koreografoak eta interpreteak:IoarLabat eta Julia Razquin Iraupena:40 min Erain Euskal Herrian sorkuntzari itxura berria dakarkioten koreografo bikoteen belaunaldi gazte horretakoa da. Gaztaroa aprobetxatuz, Sin ficheroadjunton, jarraitzen irakatsi dizkiguten arau, erregela eta bideen aurrean galduta sentitzearen sentsazio ezaguna aztertzen dute.Eta jarraibideen eskuliburua beti ez bagenu? Etapa bakoitzean, dilema berri bat. Aukeraketa bakoitzean, ezarritakotik irteteko posibilitatea. Mugen eta askatasunaren artean, zalantzen eta aurkikuntzen artean, gorputzek bilatu, esperimentatu egiten dute, eta eraldatu egiten dira. Doblaren esparruan programatua: mugaz gaindiko lankidetzarako proiektu europarra, Europar Batasuneko Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) POCTEFAren bidez % 65ean kofinantzatua. Danses Croisées jaialdiaren baitan. Egitarau osoa ikusi esteka honetan: https://www.calameo.com/read/008156718013edbd7db0c