Zerdago
← Itzuli agendara
Danses Croisées 2026: "Hitaz orhoit"
AntzerkiaesKulturklik

Danses Croisées 2026: "Hitaz orhoit"

2026(e)ko azaroaren 29(a), igandea

Gare du Midi Biarritz

Miarritze, Lapurdi

13 / 22 €

Biarritz – Gare du Midi Kresala Dantza Taldea Hitaz Orhoit 11/29 18:00 Koreografoa: Faustino Aranzabal Iraupena:60 min Euskal Herria, iparraldea zein hegoaldea, dantza tradizionaleko taldez gainezka dago, bakoitza bere berezitasunarekin.1968an Donostian sortua, Kresala Dantza Taldea euskal dantzaren talde aitzindarietako bat da.Tradizioaz eta ondareaz elikatzen da gaur egungo dantza originala eta teatrala sortzeko.Dantza tradizionalak, mugimendua, musika eta arte bisualak uztartzen ditu taldeak, eta etengabe aztertzen ditu adierazpide berriak. Hitaz Orhoit biktima ikusezinak omentzen dituen obra da, eta isiltasunaren kode zaharra hausten du:"ikusi, entzun eta isildu".Mugimenduaren sentsualtasuna batetik eta keinuaren emozioa bestetik, tartean, dantza obraren bihotz taupadatsua bihurtzen da.Ikuskizun zirraragarria, Kresalako 30 euskal dantzarien kemenak bultzatua. Malandain Ballet Biarritzek, Biarritzeko udalak eta Donostiakoak egindako hitzarmenaren esparruan programatua. Danses Croisées jaialdiaren baitan. Egitarau osoa ikusi esteka honetan: https://www.calameo.com/read/008156718013edbd7db0c