Agenda Euskal Herria
Itzuli agendara
Artziniegako Kontzertuen Zikloa 2026: Moser String Quartet
MusikaKulturklik

Artziniegako Kontzertuen Zikloa 2026: Moser String Quartet

📅 2026(e)ko uztailaren 10(a), ostirala

📍 Artziniega

🗺️ Ireki Google Maps-en

💶 9 € entrada / 36 € bono

2026ko Artziniegako Kontzertuen Zikloaren barne. Moser String Quartet Zikloa uztailaren 10ean amaituko da, berriz ere Arteko Santutegian, Moser String Quartet taldearen eskutik. Moser String Quartet hari-laukotea da eta Kanon Miyashita eta Patricia Muro biolin-jotzaileek, Élise Hiron biola-jotzaileak eta Lea Galasso biolontxelo-jotzaileak osatzen dute. Bost urteko ibilbidean, Suitzan finkaturiko Moser laukotea behin baino gehiagotan izan da saritua, eta sari hauek nabarmendu behar dira: Lehen saria Gran Premi Musical Lauredià nazioarteko sariketan (Andorra), bigarren saria Orpheus Swiss Chamber Music Competition (Suitza) lehiaketan, eta "Ambassador Ensemble of the Osaka Interna-tional Chamber Music Competition 2023" (Japonia) sari berezia. Op.33 no.3 Do Maiorrean hari-laukotea joko dute, Haydn-en "El pájaro", María Teresa Prieto konpositore garaikidearen Cuarteto Modal, eta Beethoven-en "La Minorreko op. 132" laukote monumentala, Artziniegako Kontzertu Zikloaren 10. edizioari amaiera emango diona.

Ikusi jatorrizko iturrian