Agenda Euskal Herria
Itzuli agendara
Udako ikastaroak 2026 EHU: "Narrazioak sortzen: giltzak, bideak eta idazteko plazera"
BesteKulturklik

Udako ikastaroak 2026 EHU: "Narrazioak sortzen: giltzak, bideak eta idazteko plazera"

📅 2026(e)ko uztailaren 13(a), astelehena → 2026 uzt. 14(a)

🎭 Palacio Miramar

📍 Donostia, Gipuzkoa

🗺️ Ireki Google Maps-en

💶 25 €

Idaztea betidanik gustatu bazaizu baina inoiz ez baduzu horretarako behar den denbora hartu; idazten hasten zarenean burua hutsik geratzen zaizula sentitzen baduzu eta hitzak iheska baleude bezala ez badatoz; blokeatzen bazara eta iruditzen bazaizu ataka horretatik irteteko tresnaren bat falta zaizula; idatzitakoa amaitzean irakurle baten beharra sentitzen baduzu, zure hitzak norbaitengan benetan irits daitezen; testu berriak ezagutu nahi badituzu, ate berriak irekiko dizkizutenak edo bide literario berrietara eramango zaituztenak; eta, agian, taldean esperientzia literarioa bizi eta idaztearen prozesua partekatu nahi baduzu… Orduan, bai: agian hemen duzu zure aukera. Helburuak Literatur kontaketa bat idazteko nahiari forma ematea, estimulu, jarraibide eta estrategia teoriko zein praktikoen bidez: gaia, argudioa, espazioa eta denbora, pertsonaiak, narratzailearen ahotsa… Irakurri hobeto idazteko / idatzi arreta handiagoz irakurtzeko. Irakurri eta idatzi: hodi komunikatzaileak. Idaztea plazeretik lantzea, hainbat bideren bidez: literatura eta umorea autodeskribapenerako idazketa NIaren literatura: identitatea eta autobiografia haurtzaroa eta oroimena sorburu Narrazio laburra lantzea Jarduera nori zuzenduta Publiko orokorra Unibertsitateko ikaslea Unibertsitarioak ez diren ikasleak

Ikusi jatorrizko iturrian