
"Prusiar iradokizunak", RAFA SATRÚSTEGUIren erakusketa
📅 2026(e)ko maiatzaren 29(a), ostirala → 2026 abu. 28(a)
🎭 Galería Arteko
📍 Donostia, Gipuzkoa
Prusiar iradokizunak dira Arteko Galeriaren proposamena IREKIAK Gallery Weekend 6. ediziorako, aurten maiatzaren 29tik 31ra irekiko dituen Donostiako galerien erakusketa-denboraldiaren hasiera markatzen duen ekitaldirako. Donostiar jatorrikoa eta hiriarekin lotura sendoak kituena, Rafa Satrústegui, Madril 1969 Donotiara itzuli da denbora luzez egon ondoren, Prusiako urdinak ia erabat markatutako erakusketa batekin eta keinua abstrakzioaren eta narrazioaren artean dabilen pintura estilo batekin. Bere ezaugarri diren fintasun eta lirismoarekin, artistak Arteko Galerian egiten duen lehenbakarkako erakusketan pintura eta paper gaineko lanen aukeraketa zabalaaurkezten du, non baliabide eta teknika gutxienekin keinuaren indarra eta aldakortasuna adierazten saiatzen den, zeinuarekiko duen muga aztertuz. Satrústegirentzat, abstrakzioa eta figurazioa ez dira elkarren artean baztertzen diren paradigmak, baizik eta etapa desberdinak eta tarteko mailaketak, anbizio bakar baten oinarrian dauden estrategiak:errealitatea aberasteko, manipulatzeko edo edukiz betetzeko nahia.
Ikusi jatorrizko iturrian →