Agenda Euskal Herria
Itzuli agendara
Porrotx eta Marimotots: "Amazonia gara"
AntzerkiaesKulturklik

Porrotx eta Marimotots: "Amazonia gara"

📅 2026(e)ko irailaren 4(a), ostirala

🎭 Teatro Campos Elíseos

📍 Bilbo, Bizkaia

🗺️ Ireki Google Maps-en

💶 12 €

Euskal Herriko Iratitik Ameriketako Amazoniara... Porrotxek eta Marimototsek, urtxintxen antzera, zuhaitzez zuhaitz egingo duten bidaia kontatu eta kantatuko digute. Zatoz sudurgorriekin... ez gara jaitsiko! Porrotxek eta Marimototsek, urtxintxen antzera, zuhaitzez zuhaitz egingo duten bidaia kontatu eta kantatuko digute. Zatoz sudurgorriekin... Munduko natura eta bioaniztasuna arriskuan daude gizakiok daramagun bizimoduaren ondorioz. Honen inguruan hausnarketarako deia egiten du saio honek. Balio eta kolore ederrenak jasoz ostadarra zabalduko dute sudurgorriek munduan, hau denona eta denontzat izan dadin salbuespenik gabe. Fitxa artistikoa: Zuzendaritza: Katxiporreta Antzezleak: Joxemari Agirretxe (Porrotx), Mertxe Rodríguez (Marimotots) Iraupena: 60 minutu

Ikusi jatorrizko iturrian