
"Goteras"
📅 2026(e)ko irailaren 3(a), osteguna → 2026 ira. 6(a)
🎭 Teatro Principal de Donostia (Antzoki Zaharra)
📍 Donostia, Gipuzkoa
💶 20 / 26 €
Fernando Albizu, Álvaro Quintana eta Gloria Albalate dira Goteras ikuskizunaren protagonistak. Toni etorkizun oparoa duen antzerkigile gaztea da. Gau batean, teilatuan itogin batzuk agertuko dira. Etxeko gorabehera soila izan beharko lukeena, bere bizitzako unerik garrantzitsuena bihurtuko da azkenean, bizilaguna hogeita hamar urte geroagoko Toni bera dela jakiten duenean. Badirudi etorkizunean gauzak ez direla Tonik uste zuen bezala joan, eta bi erreplikak orainaldian huts egin duena aldatzen saiatuko dira, ahalik eta etorkizunik onena lortzeko. Ikuskizun honek antzerkian oso ohikoa ez den genero batekin jolastu nahi du: zientzia fikzioa. Elkarrizketak eta jolas eszenografikoak abiapuntu hartuta, obrak denboran zehar bidaiatu nahi du, zahartzearen esanahiaz, itxaropenen eta errealitate gordinaren arteko borrokaz eta arrakastaren balioaz hausnartuta. Eta dena komedia bistatik galdu gabe. Izan ere, zure etorkizuneko niarekin topo egitea eta zeure burua inoiz imajinatuko ez zenukeen zerbaitetan bihurtuta ikustea tragikoki komikoa izan daiteke. Fitxa artistikoa: Zuzendaritza: Borja Rodríguez Interpreteak: Fernando Albizu, Álvaro Quintana, Gloria Albalate Egilea: Marc de la Varga Argiztapena: Juanjo Llorens Eszenografia: Luis Crespo Jantziak: Mélida Molina Musika: Rafael Arnau Soinu-gunea: Laparra Zuzendari laguntzailea: Pablo G. Boutou, Marta R. Sanz Ekoizpen zuzendaritza: Isabel Casares, Aníbal Fernández Laespada Efektu berezien makineria: Margo González Eszena argazkiak: Danilo Moroni Kartelaren argazkia eta diseinua: Javier Naval Shooting: Antonio Moreno Konpainia: Mic Producciones / Producciones 099
Ikusi jatorrizko iturrian →